XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Druon jaunak Elizari eskatzen diona bigarren mailako eginkizuna da, sekundarioa, dio Daniélouk.
Baina ez dator bat gaurko tendentzia askorekin: erligiorik gabeko kristianismorik ez dago, des-sagaratzea eta sekulargintza mende baten atzerapenez datozen mogimenduak dira.
Hain zuzen, gaur, gizonak sagaratuaren behar handiagoa du, inoiz baino.
Iritziak iritzi.
Ustekizun hauetan, aurrera egin baino lehen, garbitu behar dugun zenbait iritzi dago.
Batez ere erlijioa zer den, edo nola hartua, bere usarioa zein den, ikusi beharra dago.
A) ERLIJIOA ETA FEDEASekulargintzaren Teologiak maiz darabil gai hau.
Gauza bat dago garbi: fedea eta erlijioa, nahiz-eta historian eta teorietan askotan nahasi, ez direla izatez eta berez bat.
Fedeari buruzko iritzietan, guti edo asko, batasun bat lortu dela esan bide daiteke.
Gutienez, dohaina dela, eta Kristianismoak ekarritako Jainkoaren misterioari bakarrik lotua dela.
Erlijioa, ordea, askoz ere zabalagoa da, betidanik-edo ezagutzen dena, etnologiak dioskunez.
Baina, gaur, nola ulertzen dugu erlijio hitza eta erlijio fenomenua?.
Hor dago koska,
Honentzat, erlijioa, fedea kultura-forma bilakatua da.